Urdina da derbia
Arri BKLren eta Ordizia Basoa Banaketaken arteko partida ordiziarrek irabazi dute, 71 eta 84. Sailkapeneko lehen postura igo dira urdinak
Ordizia Basoa Baneketak hilabete exkasean bigarren derbia irabazi dio Arri BKLri. Gaur arratsaldean Antzizarren jokatutako partida 71 eta 84 irabazi dute. Laranjak gogotsu irten dira partidara, baina urdinak nagusi izan dira hasieratik. Atsedenaldira, hamaika puntuko aldearekin iritsi dira, 36 eta 47. Bigarren zatian ongi eusti diote errentari.
Bi taldeen artean koxka bat dago, egun. Ordiziarrak, Loiolak bihar egingo duenaren zain, multzoko liderrak dira. Aurreko astean Aranguren 103 eta 53 jipoitu zuten eta gaurkoan bigarren garaipena erreskadan lortu dute; Arri BKL, berriz, ezinean dabil. Sailkapeneko zuloan daude, garaipenik gabe.
Pos. | Taldea | Puntuak | JP | IP | BP | GP | EA | AT | KT |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | TECNUN-ASKATUAK | 14 | 10 | 7 | 0 | 3 | 0 | 711 | 654 |
2 | ORDIZIA-BASOA BANAKETAK | 14 | 9 | 7 | 0 | 2 | 0 | 644 | 554 |
3 | UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA IND. | 14 | 9 | 7 | 0 | 2 | 0 | 725 | 509 |
4 | DISDIRA BITXITEGIA ISB | 10 | 9 | 5 | 0 | 4 | 0 | 628 | 561 |
5 | ARANGUREN MUTILBASKET | 8 | 10 | 4 | 0 | 6 | 0 | 564 | 731 |
6 | ESTUDIOS Y OBRAS REKALDE UNAMUNO | 8 | 9 | 4 | 0 | 5 | 0 | 631 | 650 |
7 | ATLETICO SAN SEBASTIAN | 8 | 10 | 4 | 0 | 6 | 0 | 703 | 639 |
8 | ARRI BKL | 0 | 10 | 0 | 0 | 10 | 0 | 487 | 795 |