Palestinaren alde elkarretaratzeak egingo dituzte gaur
GOIERRI // Kapitalismoa suntsitu, Palestina askatu lelopean, Goierriko bost gazte asanbladak elkarretaratzeak deitu dituzte, gaurko. Ataungo, Legazpiko, Ordiziako, Urretxu-Zumarragako eta Zaldibiako plazetan izango dira bilkurak, 20:00etan. Israelen erasoak salatu, Palestinan egiten duen lapurreta gaitzetsi, Mendebaldeko potentzien interes ekonomikoen kaltea bistarazi, eta Palestinari elkartasuna adieraziko diote.












