Laura Mintegiren 'Ecce homo', bihar Ataunen mintzagai
ATAUN // Otso Irakurleak irakurle taldeak bihar egingo du hileroko literatura-solasaldia, Ataunen. Laura Mintegiren Ecce homo (Txalaparta, 2005) irakurri dute, eta hark piztutako gogoetak partekatuko dituzte. Politikako jardunak eta haren eraginak ditu ardatz eleberriak. 19:00etan elkartuko dira.












