Dantzari buruzko lan batez ariko dira gaur 'Bixi-bixi' irratsaioan
SEGURA // Bakarne Altonaga izango dute gonbidatu nagusia gaur Segura Irratiko Bixi-bixi irratsaioan (12:05). Guziak dantzari izeneko saiakera idatzi du, XVIII. mendetik XIX.ra bitartean euskal probintzietan jasotako dantzari buruzko eztabaidekin eta genero azterketarekin. Ahotsak guneko Izaskun Gastonek ere dantzen aztarna etnologiko batzuk emango ditu, eta Gabino Muruak euskara egoki erabiltzeko ohiko aholku tartea izango du.













