Ordiziako saskibaloi taldea kopa altxatu ezinik
Ordizia K.E.ren bost taldetatik hiruk amaitutzat eman dute aurtengo liga, asteburuan jokatu dituzten jardunaldiekin. Lau garaipen eta porrot bat lortuta, asteburuaren balorazio «ona» egiten du klubak. Amaiera ezberdina izan da guztientzat. Lehen taldeak, Tecnun Askatuak taldearen aurka sei puntugatik galdu zuen bitartean, Junior neskek garaipen erosoa lortu zuten Araberri Basketen aurka eta Kadete mutilek agur esan zioten denboraldiari Centro de Estudios Mikeldi USK taldearen aurkako partidan asko kostatako garaipen bat lortuz.
Ligako lider amaitu eta federazio kopa irabazteko, aukerak zituzten senior mutilek, baina porrot gogorra jaso zuen Tecnun Askatuak taldearen aurka, ondorioz donostiarrentzat izan zen Federazio Kopa. Porrot gogorra, markagailuan distantzia laburra izan zen arren, eta partida galduta ere ligako lider amaitzea eta kopa altxatzeko aukerak bazituzten ere, puntuek ez zutelako eman eta klubari arratsalde eder asko emandako hiru jokalariri merezi zuten bezalako garaipen batekin agur esateko aukerarik izan ez zuelako taldeak. Zapore «mingotsa» utziz larunbata arratsaldeak.
Eneko Duran eta Ander Furundarena dira jarraituko ez dutenak, eta Jon Villarrek ere ez «seguru aski».













