Aforo mugatuarekin zabalik dago Majoriko kanpoko igerilekua
ORDIZIA // Majori kiroldegiko kanpoko igerilekua zabalik dago. Aforoa mugatua izango da (500 pertsona) eta sartzeko erreserba egiteko Majoriko App edo harreran bertan egin beharko da
(Belardian partzelak markatuta izango dituzte). Sarreren prezioaren eta kanpoko igerilekuaren inguruko informazio guztia, Majori kiroldegira deituta edo harreran.













