Paintball saiorako izen ematea, taldeka, liburutegian
IDIAZABAL // Ekaineko kultur eta kirol egitarauaren barruan, paintball saioa izango da Pilarrenea atzeko zelaian larunbatean, 15:00etatik 20:00etara. Hiru hiruren aurkako 20 minutuko saioak izango dira, 12 urtetik gorakoentzat. Izena liburutegian eman behar da, 6 laguneko taldetan, eta partaide bakoitzak 3 euro ordainduko ditu.












