Eztanda erreka garbituko dute auzolanean bihar
ORMAIZTEGI // Ekain kulturalaren barruan, Eztanda erreka auzolanean garbitzeko deialdia zabaldu dute biharko. 10:30etik 13:30era izango da garbiketa. Bestalde, egitarau beraren barruan, Ilargi taldearen kontzertua atzeratu dute. Atzo zen egitekoa, baina ekainaren 24ra izango da. Eserlekuen erreserbak mantenduko dituzte.












