EH Bilduk ikuskaria Zaldibian jarriko du gaur, 10. urtemugan
ZALDIBIA // EH Bildu alderdi politikoaren hamargarren urteurreneko ekitaldia Zaldibian izango da, gaur. 2011n eratu zutenetik orain arteko ibilbidea laburtzen duen Hamar urte baino ez dokumentala ikusi ahalko da, batetik. Herri Antzokian 19:00etan hasiko da emanaldia. Ondoren, solasaldia egingo dute bertara joaten direnen artean, herriko eta orokorreko egoeraz.












