Beasaingo PSE-EEk animalien aurkako erasoak gaitzetsi ditu
BEASAIN // Beasaingo PSE-EEk txakurren aurkako tratu txarrak deitoratu ditu ohar bidez. Duela egun batzuk Garin auzoan txakur bat aurkitu zuten zuhaitz batetik zintzilik, agonia-egoera. Eva Alvarez sozialisten bozeramaileak azpimarratu du animaliak «sentiberatasuna duten bizidunak» direla eta euren jabeek «zaintzeko behebeharra» dutela, «bai eta haien ongizatea ziurtatu ere».












