Selekzioen arteko errugbi zazpikoan urrea jantzi du Maddi Solak
Estatu mailako emakumezkoen Errugbi Zazpiko Txapelketa jokatu dute asteburuan Avilesen (Asturias). Euskal Selekzioak parte hartu du eta haiekin batera lehiatu da Ordizia Rugby Elkarteko Maddi Sola. Euskal selekzioko nesken lan bikainak, urrezko domina eman die.
Lehen faseko hiru partidetatik bi irabazita, finalerako sailkatu ziren, eta bertan, Galizako selekzioa 10-12 mendean hartu zuten. Andaluziak eta Asturiasek lortu dituzte hirugarren eta laugarren postuak, hurrenez hurren.
Entrenatzaile eta jokalari
Maddi Solak Ordizia Rugby Elkartean hasi zuen errugbian ibilbidea. Azkeneneko denboraldian, Ordiziako klubeko jokalari izateaz gain, entrenatzaile lanak ere egin ditu, Patxi Garmendiaren ondoan.













