Zaldibiako udaletxe berria bihar goizean irekiko dute
ZALDIBIA // Udaletxe aldaketaren eguna iritsi da Zaldibian. Eraikin zaharrean udal zerbitzuak eman eta administrazioa egongo den azkeneko eguna gaur izango da, eta bihar goizean jada alboko udaletxe berrian zabalduko dute. Gestioak egiteko, beraz, eraikin berrira joan beharko dute zaldibiarrek, bihartik. Datorren asterako bisita eta ate irekien ordutegia prestatuko dute, herritarrek udaletxe berria barrutik ikus dezaten.













