Euskal Herriko txapelketan ere bikain
Ordizia igeriketa taldeko igerilarien partaidetza zabala izan zen Galdakaoko (Bizkaia). Urreta kiroldegian jokatu zen infatil mailako Euskal Herriko .Txapelketan. 17 bakarkako frogetan parte hartu zuten, eta horietatik 13tan hobetu zituzten marka pertsonalak, Ordiziako igerilariek. Baina gainera, dominak ere lortu zituzten, Daniel Triscak (2 urre), Aitor Diaz (brotzea) eta Iker Altuna (brontzea).













