Gaintzako, Lazkaoko eta Ormaiztegiko epaileak izendatuta
GOIERRI // EAEko Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hainbat herritako bake epaileen izendapenak onartu eta berretsi ditu, tartean Goierriko hirutakoak. Gaintzan Garazi Garmendia Gomez izango da bake epaile titularra eta Ane Gomez Urteaga ordezkoa. Lazkaon, Iker Imaz Beldarrain titularra eta Jon Oses Bueno ordezkoa; Ormaiztegin Ander Mendia Vinagre titularra eta Leire Lobato Sola ordezkoa.













