EH Bilduk kaleko garbiketaren arautegia eskatu du
BEASAIN // Beasaingo EH Bilduk kale garbiketaren ordenantza adostea proposatu dio Beasaingo udal gobernuari, «denon informazio eskubideak bermatzeko». Ordenantza berri bat garatzea «ezinbestekoa» dela diote, «bestela, Udalak bere irizpide propioen arabera erabakitzen du zein informazio jarri eta zein ez». Kalea komunikazio eremu «garrantzitsua» dela, diote.












