Zapi urdina jantzita eman diete ongi etorria
2019 eta 2020 urteetan jaiotako Ordiziako haurrei zapi urdinak banatu dizkie udalak. Keinu horrekin, jaioberriei Ordiziako herrian bizi direnek osatzen duten komunitatera ongi etorria egin die. Larunbatean egin zuten ekitaldia Plaza Nagusian, eta bi txandatan, denera, 120 inguru zapi banatu zituztelarik. 2019. urtean egin zuten lehenengoz zapien banaketa.













