Martin Ibargurenek 100 urte bete ditu
Zaldibiarra jaiotzez, ordiziarra adopzioz, Martin Ibargurenek 100 urte bete ditu. Atzo izan zen bere urtebetze eguna eta Ordiziako Udaletik bisitan joan zitzaizkion zoriontzeko asmoarekin. Adur Ezenarro alkatea pertsonalki gerturatu zen Ibargurenen etxera. Lore sorta eta Ordiziako irudia duen oroigarria eman zizkion herritar guztien izenean.













