Andell Loubser hegoafrikarra, Ampo Ordiziaren fitxaketa berria
Andell Anwer Loubser da Ampo Ordiziaren fitxaketa berria. 24 urte ditu eta atzelari edo hegal gisa jokatzen du. Zenbakiak ikusi besterik ez da egin behar bere presentziaz jabetzeko: 1,86 neurtzen du eta 96 kiloko pisua. Hegoafrikarra da.
Datorren denboraldian Ampo Ordizian ariko den jokalari berriak ez du edonolako curriculuma; Hego Afrikako hautatua izan da 18 urtez azpiko selekzioarekin, eta Blue Bulls XV-rekin jokatu du, U21 Currie Cup txapelketan. Aurreko denboraldian Southern Kingsekin jokatu zuen. Talde hau Pro 14an aritzen den talde hegoafrikarra da. Pro14 ligan, ekipo irlandarrak, italiarrak, eskoziarrak eta hegoafrikarrak nahasten dira. Munster, Glasgow Warriors edo Cardiff Blues bezalako taldeen aurka jokatuz. Datu hoiek, fitxaketa berriaren maila norainokoa den konturatzeko nahikoa da.
Iñigo Marotias klubeko zuzendari teknikoak esan du, Tomas Jorge argentinarrak utzitako hutsunea beteko duela. «Jokalari berriak tamaina eta errugbi maila handia ditu, eta horrek lehiakortasun-plusa emango digu, zelaian haztea eragingo diguna».













