Igirua mendian auzolana egingo dute aste honetan
ZALDIBIA // Igirua herri mendiko itxitura konpontzeko auzolan deia egin du Zaldibiako Udalak. Ostegunean, ostiralean eta larunbatean ariko dira lanean. 09:00etan Olakosain elkartuko dira. Tresnak norberak eramateko ere eskatu dute.













