Euskal Herriko Dantza txapelketa, urriaren 16an
SEGURA // Urriaren 16an jokatuko da aurten Euskal Herriko 45. Dantza Suelto txapelketa, Segurako Baratze pilotalekuan, 18:00etan. Euskal Herriko dantza bikote hoberenek parte hartuko dute eta arin-arin eta fandango ezberdinez gozatzeko aukera izango dute ikusleek. Izena emateko epea irailaren 23an amaituko da, 14:00etan.