Kapela Dantzarako entseguak irailaren 8tik aurrera
DANTZA // Sustraiak Dantza Taldeak urtero maiatzeko Santikutz jaietan kalean egiten duen Kapela Dantza ikuskizuna aurten datorren azaroaren 6an egingo du. Bertan parte hartu nahi dutenentzako ikastaroa jarri du martxan dantza taldeak, eta hilaren 8an hasiko da. Saioak asteazkenetan 20:15ean eta larunbatetan 17:00etan izango dira, dantza taldeak kultur etxearen alboan duen entsegu lokalean. Izen-ematea doakoa da, eta ez dago parte hartzeko adin mugarik.













