Oianguko argazki zaharren eta istorioen bilketa egingo dute
ORDIZIA // Oianguko argazki zaharren bilketa egingo dute Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ordiziako Udalak. Helburua da Oiangu parkeko iragana berreskuratzea. Argazkiak bakarrik ez, tokiko istorioak ere jaso nahi dituzte. Irailaren 30a bitarte jasoko dute materiala. Ondoren, erakusketa bat egingo dute. Argazkiak eskaneatuta bidali beharko dira artxiboa@aranzadi.eus epostara, eta posible balitz, argazkiak ezkutatzen duen istorioa ere bai.












