Euskara ikastaroa antolatu dute Ataunen
ATAUN // Herrian bertan eta inguruko euskaltegietan egiteko moduko euskara ikastaroa antolatu dute AEK-k eta Ataungo Udalak. Matrikulatzeko epea irailaren 22ra arte da, eta udalak diruz lagunduko die partaideei. Maila guztietako eskolak eskaini dituzte. Izena udaletxean eman daiteke (943 18 00 11; udala@ ataun.eus).













