Ikastaro eskaintzan izena emateko epea, ostiralera arte
SEGURA // Udalak ikastaro eskaintza zabaldu du. Euskarazko literatur tertuliak, euskara ikastaroak, KZ gunekoak, soinketa, yoga, josteko makinen ikastaroa, egur taila, marrazketa eta pintura, eskulanak eta dantza modernoa dituzte aukeran herritarrek. Ostirala da izena emateko azken eguna, udaletxean edo udaleko webgunean.













