Aittu Euskara Taldeak Aittukide gehiago nahi ditu
BEASAIN // Beasaingo Aittu Euskara Taldeak Aittukide kanpaina abiatuko du bihar. 19:00etan elkartuko dira, Igartzako Jauregian. Euskara herrigintzatik bultzatzeko ahalik eta beasaindar gehienen parte-hartzea ezinbestekoa dela azpimarratu dute. Ia 600 Aittukide dira egun. Ekitaldian beasaindarrek beasaindarrentzat auzolanean egindako bideoaren aurkezpena ere egingo dute.