Bihar izango da katekesian izena emateko eguna
SEGURA // Segurako parrokiak jakinarazi duenez, bihar izango dute haurrek katekesian izena emateko eguna. Aurten sei urte bete dituzten edo beteko dituzten haurrek izena emateko izango da hitzordua. Katekesiko ikasturte berrian hasteko aukera dute haurrek. 16:30etik 17:00etara Zurbano etxean eman beharko dute izena.













