Lizardi saria irabazi du Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak
Patxi Zubizarreta Dorronsoro idazle ordiziarrak irabazi du Zarauzko Udalak antolatzen duen Lizardi Sariaren 40. edizioa. Epaimahaiak haren Zerria narrazioa hautatu du, parte hartu duten lanen artean.
Castillo Suarezek, Kati Olaizolak eta Alex Gurrutxagak osatutako epaimahaiak, idazle ordiziarraren estiloa eta egitura osatua nabarmendu ditu.
Zubizarretak berak ere gustura jaso du saria. Ez da Lizardi Saria irabazten duen aurreneko aldia, 1991. urtean ere saritua izan baitzen, Matias Ploff-en erabakiak lanarekin.
Sarituak 5.500 euroko saria jasoko du Zarauzko Udalaren partetik, eta beste 1.000 euro ere bideratuko dira, garailearen lana argitaratzerako garaian, liburuaren ilustratzaileari laguntzeko.












