'Ingurumena zaindu' ikuskizuna, gaur, Idiazabalgo futbitoan
IDIAZABAL // Gaur, futbitoan, Ingurumena zaindu ikuskizuna izango da, 18:00etan. Potxin eta Patxin artistek ingurumena zaintzera gonbidatuko dituzte herritarrak. Antzerkia, mimoa, malabare, joku eta elkarrizketen bidez, bizitzako ohitura onen berri emango dute: uraren onurak, mugikortasuna, birziklapena, jaki osasungarriak… Sarrera doakoa izango da edukiera betetzen den arte.













