Zaldibiako irakurleek Tokarczuken liburua aukeratu dute
ZALDIBIA // Zaldibiako Irakurle Taldeak lehengo saioan aukeratu zuen udazkenerako irakurgaia: Erabili goldea hilen hezurren gainetik. Olga Tokarczuk idazle poloniarraren eta Nobel saridunaren eleberria da, Amaia Apalauzak euskarara ekarria eta Elkarrek iaz argitaratua. Haren solasaldia abenduaren 9an egingo dute, 19:00etan, Karreanen.












