Ekintzen egitaraua
DOLAREA MARTXAN
Urriaren 6tik 15era bitartean. Igartubeiti Baserri Museoko dolarea martxan jarriko dute. Hilaren 6an, 7an, 8an, 11n, 13an, 14an eta 15ean 11:30ean izango da, eta urriaren 9an, 10ean eta 12an, aldiz, 12:00etan.
ANTZEZPENAK BASERRIAN
Urriaren 9an, 10ean eta 12an. Igartubeiti baserrian bizi izandako pertsonaien bidez baserria ezagutzeko aukera izango da. Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldeak eta Amaia Ruiz de Galarreta aktore tolosarrak XVII. mendean bizi izandako Kortaberria familiaren inguruko antzezlana egingo dute. 10:15ean, 10:45ean eta 11:15ean izango dira emankizunak.
KIRIKOKETA
Urriaren 9an, 10ean eta 12an. Sagarrak jotzean sortzen den erritmoa da kirikoketa. 12:00etan eskainiko ditu emanaldiak ‘Sagar joaleak’ taldeak.













