Izaro Rubio irabazle Maratoi Erdiko 10 kilometroko proban
ORDIZIA // Donostiako Maratoi Erdiko 10 kilometroko proba irabazi du Izaro Rubio Lasa ordiziarrak. 38 minutu eta 57 segundoko denbora eginda, 28 segundoko aldea atera zion Izaskun Olleta bigarren sailkatuari igandean, eta ia bi minutuko aldea hirugarren izan den Egipto Flamariqueri. Gizonezkoetan, Kamel Ziani izan zen azkarrena 10 kilometrokoan (0:31:46).












