Energiaren eta mugikortasunaren inguruko erakusketa
ORDIZIA // Energia eta mugikortasuna: etorkizuneko gakoak Goierrin erakusketa ikusgai dago Ordiziako Barrena Kultur Etxean. Bihar, osteguna, izango da bisitatzeko azken eguna. Biharko egunez gainera, hezitzaile bat egongo da, erakusketaren inguruko argibideak eman eta edozein zalantza argitzeko. Oraindik erakusketa ikusi ez dutenei, gonbita luzatu diete.












