Elektrikei buruz bi mozio landuko dituzte Zaldibian
ZALDIBIA // Ezohiko udalbatzarra egingo du Zaldibiako Udalbatzak, gaur 19:00etan, udaletxean. Edoskitze baimenaren proposamen bat eta elektrikei buruzko mozio landuko dituzte, EH Bilduk aurkeztua bat eta EAJrena bestea. Bestalde, garbitzaile lanaren eskaintza egin du udalak, sei hilabeterako. Gizarte bazterketa jasan edo lan munduan sartzea zail dutenei zuzendutako Lanbideren babes programakoa da. Urriaren 19ra arte eman liteke izena.












