Seguran, bigarren Zopazoka eguna izango dute gaur
SEGURA // Pasa den astean asteroko azoka berreskuratzeari ekin zioten Seguran. Zopazokak, Madura Elikagai Elkarteak antolatuta, gaur izango du bigarren eguna. Ostegunero izango da, 16:00etatik 19:30era, Errebote plazan. Kalitatezko produktuak saltzea eta kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harreman zuzena bultzatzea da helburua.













