'Zure burua ulertzen ikasi' tailerrean izena emateko azken eguna
ZEGAMA // Urriaren 22an, Zure burua ulertzen ikasi! tailerra egingo dute Zegamako Kultur Etxean, udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak antolatuta. 17:30etik 20:30era izango da, Ainhoa Urretagoienak gidatuta. Bihar amaituko da izena emateko epea.www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/gazteak/osasun-mentala-zegama estekaren bidez eman daiteke izena.













