Azpilako bidea itxita egongo da ibilgailu eta oinezkoentzat
SEGURA // Segurako Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Azpilako bidea itxita egongo da oinezkoentzat zein ibilgailuentzat datozen bi asteetan. Bide horretan konponketa lanak egiten hasi ziren atzo, Azpila parean, alegia, eta Aizkoeta baserritik Oriamuño arteko zatia osorik itxiko dute lanek irauten duten bitartean.













