Kultura bonuak eskuragarri daude gaurtik aurrera
EZKIO // Aurten ere kultur bonuak jarri ditu martxan udalak. Gaurtik aurrera izango dira eskuragarri eta ohiko liburu dendetan trukatu ahal izango dira: Urretxun, Aresti liburu dendan, eta Beasainen, Mirentxu liburu dendan. Bonuak 15 eurokoak dira eta liburutegian eskuratu daitezke. Azaroaren 30era arte edo agortu arte jaso ahal izango dira. Trukean liburuak, aldizkariak edo DVDak sartuko dira.













