Gau Beltza ospatzeko haurrentzako ludoteka egingo dute
ORDIZIA // Gau Beltza ospatzeko auzo ludoteka antolatu du Hitzaro Euskara Elkarteak, Altamira eta Otegienea auzoetan. Bata, urriaren 22an eta 29an, arratsaldez, eta bestea, urriaren 23an eta 30ean, goizez, LH1 eta LH6 bitarteko haurrei zuzenduta. Parte hartzeko izena eman behar da, hitzaro@gmail.com epostara idatzita edo 609 818 017ra WhatsApp mezua bidalita. Gaur da azkeneko eguna.












