Baso bainua Aizkorri Aratz natura parkean igandean, 10:30ean
ZEGAMA// Anduetza parketxeak eta Zegamako Udalak elkarlanean baso bainua antolatu dute Aizkorri Aratz natura parkean iganderako. Beunda inguruko pagadian izango da, 10:30ean. Naturan murgildu eta zentzumenak erabiltzeko ibilaldi proposamena da. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da Anduetzara deitu edo idatzita.













