Frederic Gutierrez Barderen margolanak ikusgai Barrenan
Frederic Gutierrez Barderen margolanak ikusgai daude Ordiziako Barrena Kultur Etxeko areto nagusian, datorren azaroaren 5era arte. Artista honen ustez, «ez dago hierarkiarik materialen eta euskarrien artean». Materialen erresistentziak, pigmentuen portaerak, oxidoak, metalak edo marmol-hautsak, argia sortzen duen materiari buruzko hausnarketak bideratzen dute. Bere lanen indarra, hain zuzen ere, erabiltzen dituen materialetan eta haien nahasketan dago.
Giza izaera, aurpegien bidez
Aurpegien bidez, giza izaerari buruzko hausnarketa egiten du artistak, irudikapen enigmatiko bat lortu arte manipulatuz, eta misterioari buruz askatasunez hausnartzera gonbidatzen du.
Abstrakzioa eta forma modu naturalean lantzen ditu, hainbat ildo batera landuta, aldez aurretik pentsatu gabe, askatasun osoz. Bere azken lan abstraktuetan kolore beltza da nagusi. Hala ere lehen planoetan agertzen diren brotxaketa ilunen artean paper edo oxidoz osatutako oinarri batetik datozen distira beroak ikus daitezke. Irakurtzeko baino ikusteko lana artista honena.












