Pirritx, Porrotx eta Marimototsen sarrerak gaur salgai
Azaroaren 5ean izango da emanaldia, Areria aretoan. Sarrerak udalaren webgunean hartu daitezke.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amaren intxaurrak ikuskizuna egingo dute haurrentzat Lazkaon. Azaroaren 5ean izango da emanaldia, ostirala, Areria antzokian, 18:00etan hasita. Sarrerak gaur jarriko ditu salgai udalak, lazkao.eus webguneko salmenta-gunean. Heriotzaren doluaren gaia landu dute ikuskizunean, 70 minutuko iraupenarekin.