Beñat Ibañez zumarragarra, hirugarren Haroko mendi lasterketan
Larunbatean Haro Wine Trail mendi lasterketa jokatu zen Haron (Errioxa, Espainia). 800 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten. Beñat Ibañez (Soronea) zumarragarra hirugarren postuan sailkatu zen proba luzean. Lehen postuan Angel Marugan (2:01:27) sailkatu zen eta bigarrenean Iñigo Alzola. Minutu batera heldu zen. Ibañezek 2 ordu, 6 minutu eta 22 segundo behar izan zituen proba osatzeko.













