'Iragana orain, oraina gero' dokumentala salgai dago Seguran
SEGURA // Laureano Telleria ardatz hartuta Joseba Telleriak, Anaitz Goiak eta Mikel Gartziandiak egindako Iragana orain oraina gero dokumentala salgai dago dagoeneko. 10 euroan, Ardixarra Etxean egin daiteke aurre eskaria, azaroaren 14ra arte. Dokumentala hilabeteko epean emango zaio erosleari, USB-an. 2015ean ekin zioten herriko ondarea jasotzen duen dokumentala egiteari.













