Movemberren produktuak salgai azokan eta bakarrizketa ostiralean
Azaroarekin batera jarri zuten martxan Movember kanpaina, Goierrin MoHerri taldearen ekimenez. Gaur, Movemberren helburuak babesteko, produktu desberdinak erosi ahalko dira, Ordiziako azokan jarriko duten postuan.
Bestalde, bakarrizketa saioa egingo dute Luis Zaherak eta Kike Bigurik, ostiralean, Ordiziako Herri Antzokian, 22:00etan. Sarrerak 10 euro, leihatilan.












