Sormene jaialdia aurkeztuko dute gaur Bixi Bixi saioan
SEGURA // Gaurko Segura Irratiko Bixi Bixin ere hainbat gonbidatu izango dituzte. Eli Etxegarai euskalduntzen ari den argentinarra izango da saioan. Iñaki Murua bertsolariak bere gogoeta aurkeztuko du, hilabeteroko bigarren asteazkenetan egin ohi duen bezala, eta Gotzon Barandiaranek Sormene jaialdia izango du hizpide. Gabino Muruak euskaraz modu egokian aritzeko aholkua emango du.













