Talo eta gaztaina jana egingo dute bihar Argi-Berri elkartean
ORDIZIA // Iazko etenaren ondoren, talo eta gaztaina jana egingo dute Ordiziako Argi-Berri elkartean. Aurtengo ospakizuna, bihar izango da 19:00etatik aurrera. Bazkideak, beraien senideak eta lagunak edota auzotarrak ere, guztiak gonbidatuta daude ospakizun horretan parte hartzera.












