Makineriaren ikuskapen teknikoa, bihar eta etzi
SEGURA-ZALDIBIA // Nekazal makineriaren ikuskapen teknikoa egin ahal izango da Goierriko bi herritan aste honetan. Bihar, Seguran izango da, hilerri ondoan, eta etzi, berriz, Zaldibian, Goizaneko aparkalekuan. Derrigorrezkoa da aurrez txanda hartzea, 943 62 63 00 telefono zenbakira deituta. Ordainketa bertan egin beharko da, esku dirutan. Traktoreko 41,88 euro izango dira.













