Tailerra, haurren eta pantailen arteko harremana ulertzeko
ZEGAMA // Rakel Gamito hizlari, haurren gurasoentzako Haurren eta pantailen arteko harremana ulertzen tailerra antolatu du udaleko Gazteria sailak, Aitxuri Guraso Elkartearen eskaerari erantzunez. Hilaren 24an izango da, 17:00etatik 18:30era. Aurrez izena eman behar da liburutegia@zegama.eus helbidean, astelehena baino lehen.













