Lazkaon bihar egingo dute udalbatzarra, finantza arloko gaiak lantzeko
Lazkaoko Udalbatzak azaroko ohiko osoko bilkura bihar 18:30ean egingo du, udaletxean. Kale garbiketa kontratua bigarren aldiz luzatzea eta prezioak berrikustea, bi kreditu gehigarriren aldaketa, 2021eko aurrekontuan kreditu konpromiso bat onartzea, Lazkao Lantzenen kapital murrizketa, eta EH Bilduk aurkezturiko interes publiko goreneko proiektuen erregulazio berriaz mozioa landuko dituzte.
Udalbatzarrak Azaroaren 25eko ekitaldiekin bat egiten duela eta, EH Bilduk kritikatu egin du bilkura 18:30ean jartzea, bideo batean. Aldatzeko eskaria ez diotela aintzat hartu esan du. A-25eko bilkura 18:00etarako deitzea udal gobernuak bere kabuz hartutako erabakia dela salatu du, eta beste ekitaldi batzutarako oztopoa dela batzarra.












