Buru nahasmendua eta ongizatea hizpide izango dituzte
ORDIZIA // COVID-19aren pandemiak, gai asko azaleratu ditu. Horietako bat da, osasun mentala. Agifes elkarteak (Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen
eta Senideen Gipuzkoako Elkartea) urte asko darama lanean, gai horren bueltan eta buruko nahasmendua duten pertsonekin eta haien senitartekoekin. Egiten duen lan horren baitan, hitzaldiak ere egiten dituzte. Asteartean, Ordizian emango dute hitzaldia, buru nahasmendua duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko gakoak eskainiko ditu, Garazi Sesmak elkarteko gizarte langileak. Barrena Kultur Etxean izango da hitzordua, 18:00etan hasita.












